Kód: 36119031
Aby Warburg arte historialariak (1866-1929) Udaberria eta Venusen jaiotza, Sandro Botticelli Errenazimenduko margolariaren (1445-1510) bi obra piktoriko nagusietan zeharreko ibilbide liluragarria egiten du liburu honetan. Erudizio ... celý popis
446 Kč
Dostupnost:
50 % šanceMáme informaci, že by titul mohl být dostupný. Na základě vaší objednávky se ho pokusíme do 6 týdnů zajistit.Zadejte do formuláře e-mailovou adresu a jakmile knihu naskladníme, zašleme vám o tom zprávu. Pohlídáme vše za vás.
Nákupem získáte 45 bodů
Aby Warburg arte historialariak (1866-1929) Udaberria eta Venusen jaiotza, Sandro Botticelli Errenazimenduko margolariaren (1445-1510) bi obra piktoriko nagusietan zeharreko ibilbide liluragarria egiten du liburu honetan. Erudizio eta xehetasun handiz, Warburgek bi margolanak sortzeko orduan artista florentziarrarengan eragina izan zuten obra literario zein piktorikoak aurkezten dizkigu. Liburua, jatorrizko egiturari jarraituz, lau atal nagusitan banatzen da. Lehen atalean Venusen jaiotza margolana aztertzen du, Antzinateko eta Italiako lehen Errenazimenduko obren arteko antzekotasunetatik abiatuta, Botticelliren ikonografiaren esanahi konplexuan sakontzen saiatuz. Metodo bera aplikatzen du autoreak bigarren atalean, Udaberria lanaren azterketari ekiteko. Hirugarren atalean, ikuspegi zabalagoa bereganatuta, Botticelli bera eta Leonardo da Vinci bezalako oinarrizko bi artisten arteko loturak ezartzen ditu. Azkenik, laugarren atalean, Sandro Botticelliren ibilbideari buruzko eranskina gehitu dio Warburgek bere ikerlanari, artistaren testuingurua ezagutzeak bi margolan ospetsuak egoki interpretatzen lagundu dezakeelakoan. Edizio honetan Aby Warburgek erabilitako informazio-iturriak eta bibliografia eguneratu dira. Era berean, irakurleari historiografia artistikoaren funtsezko ikerlan honen ulermena errazteko helburuarekin, liburuak aparatu bisual zabala eskaintzen du.
446 Kč
Osobní odběr Praha, Brno a 12903 dalších
Copyright ©2008-24 nejlevnejsi-knihy.cz Všechna práva vyhrazenaSoukromíCookies
Nákupní košík ( prázdný )