Kód: 15227683
Munduko edozein bazterretan gertatzen den bezalaxe, euskal identitatea ulertzeko modu ezberdinak sinbolo anitzen bidez adierazten ditugu. Sinbolo batzuk jende guztiak onartu izan ditu; beste batzuk, aldiz, oso eztabaidatuak dira e ... celý popis
Španělština
743 Kč
Dostupnost:
50 % šance
Máme informaci, že by titul mohl být dostupný. Na základě vaší objednávky se ho pokusíme do 6 týdnů zajistit.Zadejte do formuláře e-mailovou adresu a jakmile knihu naskladníme, zašleme vám o tom zprávu. Pohlídáme vše za vás.
Nákupem získáte 74 bodů
Anotace knihy
Munduko edozein bazterretan gertatzen den bezalaxe, euskal identitatea ulertzeko modu ezberdinak sinbolo anitzen bidez adierazten ditugu. Sinbolo batzuk jende guztiak onartu izan ditu; beste batzuk, aldiz, oso eztabaidatuak dira edo izan dira, eta denborarekin esanahia aldatuz ere joan zaie. Unibertso sinboliko konplexu bezain interesgarria osatzen dute guztiek: banderak, armarriak, elezaharretako heroiak, anagramak, ereserkiak, jaiegunak, data historikoak, guduak, kirolak, pertsonaia historikoak, folklore ekitaldiak, oroimenerako monumentuak, paisaiak, eta beste hainbat. Liburu honetan, irudiz oparo hornituta, euskal Historia garaikidean aditu handienetako batzuek osatutako lantaldeak 100 euskal sinbolo adierazgarrienak aztertu ditu: Gernikako arbola, ikurrina, lauburua, arrano beltza, ardi latxa, Agur Jaunak, Aberri Eguna edota Espainiako Gerra Zibila, adibidez; baita baserria, irrintzia, pilota, bertsolaritza, Olentzero, txalaparta edo Guggenheim Museoa ere; eta Aitor, Lope Agirre, Sabino Arana, Unamuno edo Pasionaria bezalako pertsonaiak ere bai. Kasu bakoitzean, modu labur eta zehatzean daude aztertuta sinboloaren jatorria eta esanahia, nola iritsi den euskal sentimendu konkretu baten adierazle izatera eta ze nolako eztabaidak eragin izan dituen. Azpitituluak (Identitatea, kultura, abertzaletasuna) liburuaren ikuspuntua zehazten du: euskal identitatearekin, gure kulturarekin eta politika garaikidearekin gehien lotzen diren sinboloei erreparatzen die.
Parametry knihy
743 Kč
Španělština
Osobní odběr Praha, Brno a 47405 dalších
Copyright ©2008-26 nejlevnejsi-knihy.cz Všechna práva vyhrazenaSoukromíCookies
Vrácení do měsíce
571 999 099 (8-15.30h)Nákupní košík ( prázdný )
Nacházíte se: